Koba deitzon baserri baten bizi zan nee gazte denporan mutil pizkor bat, Peru Ilegorri zeitzona. Negun etxeko lanak ein, ta udaberrin juten zan ikazkintzaa Soriko menditaa beste laun askokin, lenengo komunio ein zon ezkero. Handi, lo gutxi ta lan asko einez, ekartzen zitun dirukin erosten zon urteero, baten biaitxo bat, besten txekor pare bat, eta beste batzutan lur puska bat; eta hamar bat urten burun bitu zon bi milan bat peztan gauzea. Aizkeneko urten iruitu zitzekon neska motz bat mantentzeko aine bazala, eta nola ikazkintzan zeilen herriko neska sudurmotz batek beitzen zion, bee usten bei onez, erabai zon eskontzeko mandatu eitea, ta baietz esaten bazion haen aitei alaban eskue eskau ta bertantxe ezkondu.
Eantzunik neskek ahua beten baietz, nola aldeatzen zijon etxea itzultzeko denporea, burui hazka jun zan eun baten andragaien etxea, eta esan zion honen aitei bi hitz ein nahi lokela orba gaiztoik ezpazion eiten. Bazon bildurre ukauko ote zion; zeati, bee launek askotan ziikatzen zoen esanez, hotz samar zeola haen andragaien aite bizkaitar asto bati alaba emateko, eta zebilela kontuz.
Gehiao hitzik eiteko astiik eman bae, esan zion, neska gonamotzan aitek:
— Zer dakark, Ilegorri, garaiotan nee etxea?
— Jaune, ezkontzeko asmoa hartuet eta, eta… eta… beorri… beorri bi alabatati zaharrana… zaharrana eskatzea nator, egi-egie esateko.
— Diru asko al dek, bizkaino burro?
— Polikitxo geo mingain hori: diru asko…. asko-asko eztet, jau¬ne; baino, usteet lan einta mantenduko deala nee andrea, osasune baet.
— Eztek hori asko nee alabakin ezkontzeko ta, diruik ez baek, hoa hemetik.
— Ondo da, jaune, enekin dirukin ezkondu nahi zola beorrek ala¬ba, gaurdaino.
Hiru ero lau aldiz ein zion eskabide hau, beratuko zolakon gizon diruzale hura; baina mutilek zemat aldiz eskau, hark haimeste aldiz ukau.
Besteik ezinen, esan zion andragaiei ia etor nahi zon haekin men¬di parebae hotaa, eta hemen ezkondu.
— Pozik —eantzun zion neska sudurmotzak.
— Prestau zaiz baa gaur zortziko, ta goizen goiz jaiki ta ekingo diou bidei.
Zerbait barrentau zon aitek eta etzeuzken guzik beekin.
Goiz baten eunsentin sartu zan isi-silik gue Peru neska gonamotzan etxeko atarin, ta jatxi zan hau pardel haundi batekin. Bizkarren hartu zon Ilegorrik eta esanez «Jainkok laundu deiula!» irten zoen biek arnasea ezin hartuik, baa bildur zien aitek hotsa aitzeko.
Etzituen inolazee lau pauso eman ataiti kanpoa, hona nun hots eiten dion nesken aitek leihoti:
— Aizak, motel!, prezio hortan eaman nahi baek, hator besten bilare nahi dianen! —eta beste hitzipae sartu zan barrua.
Lotsaz beteik eta burue makurtuik, baino beste hitzik aitu etzoenen pozik segi zioen been bidei Peruk eta bee andragaiek, eta aileau zien Zeamaa boskarren eunen mendiz mendi, eunez ibili ta gauez lo einez arbolapeetan, bi uso pezin gaitz gutxikin.
Esan zion Peruk errotore Jaunei zer pasau zitzekon, eta aide baten etxen euki zon bee andragaie, haik eta ein arte behar zien buuzbidek ezkontzeko. Hura izan zan emakumea bee bizin aitau etzituna utzi zitun etxea ta herrie, eta hain dotsu bizi zan bee gizon garbi, prestu ta langilekin, eze askotan aitu izan nion “Zemat etorko elieke gue alderditi mendiotaa balekie zeinen jende ona dan hemen eta zeinen ohitura onak eta lege zuzenak dien Eskuera Herrin!”
Pasaizo hau kontau nahi izan det Perun herriko hizkeran aitzea emateko, badiela zemat lekutan guaso batzuk, gehio nahi dioenak diruai been umeai baino.
Zeamako hizkeran pasaizo bat
Euskal-Erria, 1884