1994

Narrazioak. Joseba Sarrionandia. Elkar. Atabala eta euria, Joseba Sarrionandia. Elkar. Manhattan, Edorta Jimenez. Elkar. Ipuin lizunak, Aitor Arana. Kriselu. Lehen…

Narrazioak. Joseba Sarrionandia. Elkar.

Atabala eta euria, Joseba Sarrionandia. Elkar.

Manhattan, Edorta Jimenez. Elkar.

Ipuin lizunak, Aitor Arana. Kriselu. Lehen euskal ipuingintza erotikoa liburu gisa.

Ipuin bakarrak, Xabier Mendigurenen aukera eta sarrrerak. Elkar. Joseba Sarrionandia, Joxerra Garzia, Joxerra Beloki, Imanol Zurutuza, Andoni EgaƱa, Xabin Zabala, Luis Berrizbeitia, Patxi Iturregi, Joxemari Azurmendi. Sarreratik: “Ipuingintzaren indartze eta sendotzea dugu joan den hamarkadako gertakaririk garrantzitsuenetakoa euskal literaturan: lehendik ia existitu ere ez zen generoa hazi, umotu eta fruitu harrigarriak eman ditu (…). Baliagarriak diren eztabaidatzen hasi gabe, argi dago idazleak lehiaketetara bi arrazoiengatik jo ohi duela: konfirmazio eske, konfiantza lortu nahian hasiera batean, eta ahal bada diru pixar bat irabazteko, geroago. Liburu honetako egile gehienen kasuan lehenbizikotik gehiago dagoela esango nuke, askorentzat estreinako ipuina baita gainera. Sariak, ordea, egileari egun bateko ospe eta sona ematen badio ere, idazlana lurperatu egin ohi du sarritan. Udaletxeetako sotoetan lizuntzen egongo dira hainbeste nekeren emaitzak, eta onenean inork arretarik ez dien liburuxketan argitaratuta”.