1980

Gabriel Aresti, ipuinak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. Bigarren edizioa. Susa aldizkari literarioa sortu zuten Argia astekarian ziharduten Mikel Antzak, Josu…

Gabriel Aresti, ipuinak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. Bigarren edizioa.

Susa aldizkari literarioa sortu zuten Argia astekarian ziharduten Mikel Antzak, Josu Landak eta Iñaki Uriak. Urtean bitan eta hirutan azaldu zen, 1994 arte. Hainbat idazle berri, hainbat ipuin.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa izanen zen Bilbao Hiria Ipuinak lehiaketa sortu zuen Bilboko Udalak, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehen edizio honetan Joseba Sarrionandiak jaso zuen lehen saria esukaarz Enperadore eroa ipuinarekin. Gaztelaniazko sailean epaimahaiak irabazletzat emandako lanean (Juan Jesus Fernandez de Retanaren Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo) hitz zatarrak ageri zirela eta (joder, teta, puta), banatzeko prestatua zegoen ipuin onenen edizio osoa errarazi zuen Artigaseko erraustegian Joan Castañares alkateak, bere talde politikoko zinegotzi guztien adostasunarekin (EAJ). “Gure hautesleek ez lukete horrelako libururik onartuko”. Antza, ez zituzten euskarazkoak irakurri (ene bularrak tente ipini dira / sexoa nola bustitzen zen…).