1968

Ipuiñak. Cuentos Vascos. R. M. Azkue. Retana Editor, Bilbao. Sakelako liburua, tapa gogorrekoa, titulua eta orrialde ertzak urre kolorekoak. Azkuek…

Ipuiñak. Cuentos Vascos. R. M. Azkue. Retana Editor, Bilbao. Sakelako liburua, tapa gogorrekoa, titulua eta orrialde ertzak urre kolorekoak. Azkuek Euskalzale aldizkarian argitaratutako ipuin eta mikroipuinen bilduma (1897-1899),  Aita Onaindiak apailatua eta, azaleko izenburuak bestelakorik iradokitzen duen arren, euskara hutsean emana. “Azkue edozein ipuinetan dogu artista, maixu. Ugaritasunean batez be. Ez gero, garai hatan batez be, inguruko hizkuntzetan ekandua zan lango gainezkako ugaritasun gogaikarriz. Azkueren ugari eta bizitasuna gaur-gaurkoa dozu: irakurri begipean dauzkazuzan ipuinok eta zeuk autortuko daustazu egia dala. Gerora, lan lehorragoetan sartua ibili jakulako, erkin eta elkorrago agertzen da, baina ez garai hatan. Azkue ederzale zan, eta bide hortatik jokatu baleu, Txomin Agirre nahi beste edozein nobelari baizen bikaina izango jakun. Herriaren arima eta ezpanetan erabilen euskera inok baino hobeto ezagutzen ebazan, eta idazle batek, idazle on izateko, bere lanetan —nobela, irakurgai, ipuin eta holakoetan— herriaren arimea adierazo eta azaldu behar dau”. A. Onaindiaren sarreratik.

Antziñako ipuiñak, R. M. Azkue. Itxaropena, Zarautz. Juan San Martinen antologia bat Azkuek jasotako herri ipuinez.