Mendekoste gereziak eta beste, Jean Etxepare. Goiztiri. Piarres Xarritoren sarrera hogeita lau urteko zela hildako idazleari. “Boneta bere belar ederraren gainean gora ezarria, paltoa beti laxoan eta gabardina xuhail bat sorbalden gainean trebes, zuri so zagolarik bere begitarte arraiarekin, ez zauden sekula lo haren gogo-bihotzak. Su pindar bat bazaukan haren begiak eta bihotzikara bat haren lepoko zainak. Elasturiarik ez bazen ateratzen ere haren ezpainetarik, hitzik xuxenenak eta argienak lerroan prest zauden jiteko lumaren punttarat. Ikusiak oro ikasten zituen Jean Etxeparek. Eta nehork ez bezala kondatzen. Hortakotz duzu, haren ezagutzeko, eskutan duzun liburu hau irakurtzea askiko. Zinezko idazlaria zela eta ez nolanahikoa gure adixkidea, hor dugu hori bera seinale”.
Oroitzak eta beste ipui asko, Bitoriano Iraola. Auspoa. Antonio Zabalaren bilketa Iraolak 1897-98 aldian aldizkarietan publikatu zituenen artean. Iraolaren ipuingintzak, alderdi zoro-jostalariaz gain, gertakariaren xelebrea eta solasaren erabilera zirtolaria ditu oinarri. Iraolak hainbat izkirimiri, xelebrekeria eta txiste argitaratu zituen aldizkarietan, mikroipuinaren maisua izan genuen.