Gazigozoak. Barrensoro (Tomas Agirre). Verdes Atxirika. Ipuin, kronika, nobela labur eta iruzkin bilduma. Sarreratik: “Jatorriz dira gizonak jakitearen eta irakurtzearen zale. Egurastaldikoan ere irakurgaietara doaz gehienetan. Atseginaren bila. Jolasbidetzat. Gai arinak nahi izaten ditue holakoetan. Irudipen lan loratsuak. Ez idazti astun nekagarriak. Ez legar tartean belaunak urratuz ibili beharrekoak. Edestiak, ipuinak, kondairak eta gertiduriak ditue atseginen. Erderaren barrutira doakiguz maiz gure irakurleak. Sail medarrekoa baita euzko elertiaren barrutia. Lipar baterako beste ez izan euzkel belardietako larrea. Hortixek darakarkio erderak gure mintzaerari kalterik haundiena. Antzokietan, zineetan eta gertirudietan erdera, erregingai apainaren gisan agertsen jakun bitartean, lotsati eta kikil jokatzen da euzkera. Gaitasunik ez al dau, ba, gure ele honek nonahi aurpegi dirdaitsuz eta urrezko soinezkoz andere azaltzeko? Ez al legike gureak beste edozein elek dagikeana? Bai, behin. Geurok dogu euzkeraren zarpiltasunaren hogena. Euzkel idazleai dagokie elerti bideetan barrena hizkuntza eskutik txairo eruatea”.
1933
Gazigozoak. Barrensoro (Tomas Agirre). Verdes Atxirika. Ipuin, kronika, nobela labur eta iruzkin bilduma. Sarreratik: “Jatorriz dira gizonak jakitearen eta irakurtzearen…