1924

Supazter chokoan, Jean Barbier. A. Foltzer, Baiona. Herri ipuin bilduma. Gai arinen zale, G. Biona (Gregorio Mujika). Euskal Esnalea, otsaila….

Supazter chokoan, Jean Barbier. A. Foltzer, Baiona. Herri ipuin bilduma.

Gai arinen zale, G. Biona (Gregorio Mujika). Euskal Esnalea, otsaila. “Aurten egin degun idazti-batzaldi hontarako zer nolako idaztiak etorri zaizkigun, ez dakigu oraindik, ez ditugu aztertu eta.  Onak diran, txarrak diran, ez dakigu. Guziok zenbat diran badakigu ordea, eta gai bakoitzerako zenbat diran ere bai. Eta, dakigunak, zerbait erakusten al digu? Sariketarako ipini genituen gaietan idaztiak nola banatu diran jakitetik, erakuspenen bat atera ote dezakegu?

Bai, hauxe:

Euskerazko idazleak gai arinen zale dirala, ez gai sakonen alde. Ipuitxo, neurtitz errez eta horrelako lanak egiten dituzte, axaletikoak. Mamidunik, burua nekatuta egin behar diranak, beste idazti asko ikasi eta gauzen sustraira sartuaz egiten diran hoietakorik ez dute nahi. Nekatuaz, benetan lan eginaz, gaiak sakonduaz egiten diran idaztiak, ez. Idatzi bai, baina errez, jolasean bezela, axaletik, labur: olerki leun, izkirimiri, ipuitxoak…

Bide hortatik bakarrik joatea, kaltegarri zaigu. Euskerak, sendotu eta indartu behar baldin badu, jaki indartsuagoak behar ditu. Arinak ere bai, baina ez arinak bakarrik, eta orain arte arinak bakarrik ematen dizkiogu.

Sendoak eta indardunak inork ez dituala irakurtzen eta alperrik idaztea dala? Ez dakigu horixe: idazten ez baditugu ez ditu inork irakurriko, idazten baditugu, irakurtzea baliteke.