1918

Abarrak, Kirikiño. Grijelmo alargun-semien irarkolea, Abando. Euskalzale eta Ibaizabal aldizkarietan eta Euzkadi egunkarian argitaratutakoen bilduma, zazpi ipuin berri erantsita. “Su…

Abarrak, Kirikiño. Grijelmo alargun-semien irarkolea, Abando. Euskalzale eta Ibaizabal aldizkarietan eta Euzkadi egunkarian argitaratutakoen bilduma, zazpi ipuin berri erantsita. “Su handia egiteko, egur lodia izetuteko, lehenengo abarrari ezarten jako sua, eta honegaz hari, gero. Irakurgaitxu honeik be gogo askotan sortu leie euskeraz irakurteko zaletasuna. Txikiak, meheak, arin-arinak, errazak, barru gitxidunak, gehienak barre batzuk eragitekoak izanik, euskeraz irakurten bape zalea ez danak honakoxeak atseginez hartu leiz, eta eurok, abarrak lez, bere gogoan sua piztu”. Irakurgai gehienok jazorikoak direla diosku Kirikiñok, batzuk aititari entzunak, eta hark bere aititari; beste batzuk egileak batuak hor-hemen. Baina asmatutakoak ere badirela.