1882

Hamabost urte zituen Karmelo Etxegaraik Jose Manterolaren bisita izan zuenean: bere poemen bila zetorren. Berehala publikatu zizkion Euskal Erria aldizkarian, eta…

Hamabost urte zituen Karmelo Etxegaraik Jose Manterolaren bisita izan zuenean: bere poemen bila zetorren. Berehala publikatu zizkion Euskal Erria aldizkarian, eta idazle gaztea lore-jokoetan hasi zen lehiatzen, sari ugari jasoz. Hitz neurtuetarako ez ezik prosarako eskua ere bazeukan, eta urte berean aipamen berezia egin zioten Donostian Aitorren etorrera edo Euskal Herriaren hasiera lanagatik. Etxegarairen ipuingintza elezaharraren eta antzinako pasarte historikoen moldaketa literarioaren artean koka genezake. Ez digu fikzio askorik asmatzen, ez digu pertsonaia gogoangarririk eskaintzen, baina badaki kontakizuna era narratiboan antolatzen eta esan beharrekoa hizkera jasoan ematen. Gazterik hasi eta gazterik utzi zion literaturari, tamalez. Ipuin kultuaren abiaburu posible bat izan zen gure historialaria.