1804

Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco. Bizenta Mogel. Antonio Undiano liburuguillearen…

Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco. Bizenta Mogel. Antonio Undiano liburuguillearen echean. Esoporen fabulak, latinetik itzuliak. Hitz lauz. “Onak”, hots, egokiak, irakurgarriak… bai baitaude ipuin “Txarrak” ere: onak zein txarrak ez dira kategoria literarioak, moralak baizik, eta herri ipuinek, oro har, herriaren ondare gaiztoa, ankerra, zikina, gozagarria jasotzen dute; fabulek berriz zintzotasunaren abantailak erakusten dizkigute. Bizenta Mogelek idazletzaren harrotasuna dakar, eta horri zor diogu gure lehen testu feminista : “Badakit, entzunaz, beste gabe, neskatxa gazte baten izena dagoala itsatsirik liburutxo honen aurrean jardungo dutela sinuka ez gutxik, diotela beren artean inoren lumaz jantzi nahi duela belatxikiak; hau da, besten beharrak hartu nahi ditudala neretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik hausitzea liburuginen: asko duela gorua nahiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik siniserazoko diet askori, euskeratu ditudala erdaldun jakitunek argiratu dituzten ipuiak? Nolako harrotasuna berriz latinezko hizkuntzarekin liburu honen asmoa agertzea? Horretarako behar litzake jakitea euskera, gaztelania, eta latinezko hiru hizkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan! (…). Hobe ez ote da, emakumea banaiz ere, igarotzea orduak honetan, zer jantzi berri dan gora eta behera aitatzen baino?”.