Hamabi urteko mutiko koskor bat zenean, bata bestearen atzetik, zortzi egunen burun galdu zitun Martin zintzoak bere attamak. Bere ate gizon isila zen eta bere ta inguruetako herri guzitan zen gizonik zintzona’re bai. Asko nahi zion bere seme bakar honi, t’egunero ikasgaien bat ona ematen zion, baino denen gain zintzoa izan zittela Jainkoarekin eta gizonarekin beti esaten zion.
— Zintzotasune izan behar dik —esaten zion maiz— gizonaren argie, haizie ta janarie, zintzotasunez egin behar dik gizonak bere bizi guziko soineko bat, t’ori janzten dun arte Jainkoak lagunduko ziok eta gizonak maitatuko ziok, baino hori galtzen dunean lurren gainetik hondatuko balitz hobe luke beretzat eta besteantzat.
Ederki ikasi zitun Martinek bere attien erakusgaiek, bere attik semeari erakutsi zezakion gaik etzun galtzen da.
Honela zion behin:
— Aittu al ttuk aistin Intxaurdiko Patxin negar ta karrasik? Zortziko bat ostu emen zioan aurreko egunean bere amari. T’ark uste etzula hau sokalondoan egon Patxi, zer zebilen ikusten. Inork ekusten etzulakoan Patxik hue ostu ta auro egin emen zitian hango aldik, hue egin zun arte bildurrik baere atera zunan pozik. Gauean etxea etorri zenean, apaltzeko maie jarri t’ondorin artzen hemendik amak bere maldar berrie main eseitzeako ta jantzi t’ondorin ateatzen emen dik, ezer etzekinak bezala, bere suurretakoa, t’orra non hori ateatzean tin, tin, tin, tin, tin… erortzen zaizkion suurretakoaen ertzean zeuzken txanponak, Patsik, bildurrez, ongi lotu gabe utzi zulako. Patxi lotsaz suko tsingie baino gorrigo jarri ta hasi emen hun erori zeen txanponak biltzen, bere lotsa izkutatzeagatik maipean burue sartuta. Bildu emen zitian denak, baino bedeatzi bakarrik.
— Ama, zenbat zitun?
— Hamar.
— Hamargarrena ezta ba ageri.
— Begira zak ongi, hor eukiko duk azpin eo nonbat ere.
— Ezta bada agiri, ama. Txuti zatte ea zue azpin ote dagon eo.
T’amari aldeginaztea joan zenean heldu emen zioan amak belarritik, t’esan emen zioan:
— Txanpona non dago?
— Eztakit.
Amak min gehigo belarrin emanez:
— Txanpona non dago? Esan zak.
— Eztakit —erdi negarrez semeak.
— Eztakiala? Erakutsiko diat bada nik! —esanda, gela illun illun batean sartu emen zian t’antxe gau guzin eguki emen zian.
Baina kaskagogor zintzekabe harrek biramonean ere egirik ez esan nahi. Hala utzi emen zioan bere amak berak ikusi zula esanda, atte etorri arte, ta gaur attek txanponaz galdegin dionean ere ukatu. Horraatik, attek eman dion astinaldikin ukatzeko gogoak kendu zizkiok bai. Baino hik, Martin, inork ikusten ezpahau ere eztuk gero holakorik egin behar.
Hola erakutsitako umea zintzoa atea behar.
Bere heriotz aurrean hots egin zion Martini ohatze ondora, ta musu bat emanda esan zion:
— Zintzoa izan hari, zintzoa baihaiz doitsue izain haiz ta, eztiat geo semetzat nahi maltzurre izan behar badok.
Hitz hok guzik semearen bihotz gaztea ederki hazi zuin da bere bizi guziko neurrie izan zeen.
Atte, atte guzien ikaskai hure hil zenean, atteutsik artu zun Martin bere semeordekotzat. Hogei ta zazpi urteko gizon aberats bat zen Martinen atteutsie. Ezkon berrie ta zun emaztearekin ezkontzeagatik Amerikara lehen joan etzena. Hiruek gure baserri eder batean bizi zien urte erdi batez elkarrekin, t’esan zioten Martini beren Amerikara joateko asmoa, han diru azkar egiteko zen, den erak galanki begiraaziz.
Martinek zion beti:
— Enaiz Amerikara joain; nere atte zenari enintzela joain agindu nion hark kontuu eman aurrean da.
— Baino motel —esaten zion atteutsik— hire atte hil hun da hik zer egin behar duk hemen gelditzen bai haiz? Goseak hil behar duk hemen, beste ahaideik eztuk eta.
— Ni enaiz ba Amerikaa joain; han ozte, jende maltzurre dela ta diruukin josik bizi dienak diela esaten zien nere atte zenak eta.
Heldu zien joateko egunek eta Martinek beti berean ziraun. Hots egin zion azkenean atteutsik, bakarrik, eta esan zion:
— Baino aurre, eztezu ikusten oain gu joanda nonbait morroi jarri beharko dezula t’eztakizula norekin bizi behar dezun, da gaitzen bat heldu bazaizu burutsean hil beharra zeala?
— Badakit, bai jaune —erantzun zion Martinek begiak negarrez beteta, ta matail hezurretik beira bi malko bero-beroak zeraizkiola— badakit, baino zintzoa izateko esaten zun nere atte zenak, eta hari agindu nion enintzela Euskal Herritik aterako, ta gainea Ameikera joan ezkero besteak bezela maltzurtu nindeke, ta lehen-lehena zintzoa izan nahi dut Jainkoakin.
Haserreturik atteutsie semeordekoan kasketaz —hark zionez— esan zion:
— Geldi hadi nahi duan tokin, ez ahal dik inork ogi kozkor bat emain hire gosea hiltzeko. Hoa, hoa hemendik, eztiau hire beharrik eta.
Burue makurtu ta negarrez zurubie beira atarieino jetsi zen, da atarin baztarrin eskuun gainin burue jarri ta atalgainea buru guzie erortzen utzi ta negar-aldi bat luzea egin zun, bere guraso zunaz gogoratuz eta atte zunai azkena agindu zionaz oroituz, ta gero atea zen etxe hartatik ilunabarra baizen ere.
Gaue heldu zen da lotsa ematen zion atteutsik bere etxetik bialdu egin zula esatik. Baino Patxineko nagusie ordun heldu zen gurdi et’iastorrekin, bidean behaztupatu zun molkots bat jalkiz, eta mutiko hori holako itxuren ikustean nora jo etzekina bezala, esan zion:
— Atteutsik jo egin al hau, Martin?
— Ez jaune.
— Zer dok baa?
Begitako negarra eskumuturreekin iurtziz eta zopinke oaindi, erantzun zion:
— Be… re… etxetik… bial… du nau.
— Etsetik bialdu haula? Zer egin diok bada?
— Ezer ez, jaune.
Honen atteutsik ateak itxi zitula ikustean, esan zion:
— Hator, hator gure etxea, mutikoa.
Berehala heldu zion besotik Martini t’onek erdi negarrez gertatutakoa esan bitartean iritsi zeen Patxinea. Jose Miel hori harriturik umezurtz harren zintzotasunez, gero ta gehigo zaletu zen mutiko hontaz atte-semeen esanak eta mutikoaen asmoa aditzean. T’etxea sartu gurdie, t’ustzeko utzi ta eraman zun mutikoa sokaldea, ta andreari gazta t’ogie ateazi zizkion t’ardo zurrut gozo bat artuazi zion gizaaxoai esanez:
— Atteutsik utzi bai hau, ni izain nauk hemendi aurrea hire atte, hi izan hari oain hire atteekin bezalekoa-ta. Nere etxean biziko haiz t’emain diat behar duan guzie hik laguntzen badiek nere lanetan.
— Bai jaune, bai, pozik halare —esanda, urdu arte lurretik jaso gabe euki zitun begin par gozo batekin bere nagusin aurpegin ezarri zitun, da txutitu zen belaxe nagusi laguntzea gurdi ustzen.
Zortzi urte igaro zitun pake ederrean bere nagusi onarekin attesemeak balire bezela, bata besteagandi beti pozik, t’ala iraun nahi izan zun beste hiru mutil bere kidekoak gudari ez joateagatik Amerikara ziezenak haiekin joateko eginahalak egin baizitioin ere.
Jainkoak hala nahita eskualde ederra izan zun gure mutilek gudaritakoan, azkeneko zenbakie erori zitzaion da. Pozik bera ta nagusie. Beste bost urte bazeamazkin nagusi harrekin, inork ezer ohartu gabe mutil hue gauetik goizeako etxe hartatik hondatu zunan herri hartan berean lapurketa aundiet egin zen gauean. Nagusie t’erri guzie mutill onen bile gizaiekin ibili zen herriz herri galdeinez, baino inok ere etzun mutileen berrik eman. Bakotxek bere iritzie eman zun da lapurretan hasi ote zen jolasa barratu zen, bere nagusik hori inolare sinistatu ezpazezaken ere.
Bost urte igaro dira t’oraindi lehengo lapurretako jolas hori barratu besterik ezta egin, hortaz gero ta bildur gehigo baitaukere bere nagusik, baztar haietako herri guzik ikaraz zeuzkin ba bost urte haietan lapurrek, eta Martin hoin agintari zebilelako jolasa zebilen ia alderdi guzitan. Noizpait erori behar, t’ara, seigarren urtean harrapatu ditute bi gizon hogeita lauti zortzi urterako mutilek, etxe batean ostu ta bela. Biek belaxe esaten due halako t’alako oihanean bizi zirela, hiru lagun ziela t’irugarrena zela agintari ta nagusia t’ue etzela ateatzen malkorpetik noiz zetozen diruekin ikusteko besterik, egunen batean beanduegi joaten ezpazeen binipin, hue zala makurrena herri guzi haitako berrik bazekizkila-ta, nahiz makurre izan laister ederki egiten bazekila nahi zunean, da hue harrapatzeko lehenbailehen, gaineakoan beandutuik iges einen zula ta.
— Malkorpe batean bizi ginen da malkor hori honako eskuineko pagadi hau gora ordu t’erdiko bidea bezela ibili zuzen-zuzenean da iastordi batea ateako zai, iastordi horren mendixke ta goragoxeago malkorraren azpin dago malkorpe, arpe ori. Zoazti ba malkor harren oineaino ta honen ezkerretik ospel aldea jeistean ikusiko dezui halako pago tartaka aundiet eta honek estaltzen du malkorpeaen ataka. Zoazti auro, gaineakoan igesiko du, t’esaten dizuinai ez jaramonik egin, gezur hutse da ta.
Joan zeen ahalik aurona gizaiek esandako tokie ta belaxe upatu zuin malkorpea. Ataka gizon bat makurtu ta besteik sartu etziteken bezalekoa t’ondorin etxe haundiet aineko malkorpe ilun-ilune; erdi-erdin suko kea joateko aineko idikiet malkorrean, eta harpe guzie urrutiko baztar zoko ilun batetik ateatzen zeen galdaakin arkituik gorrizke-gorrizke. Gizai bat sartu zen harpe ikaragarri hartara bestea atakan gelditu-ta. Iges egin ote dien bidurrik sartzen da geldi-geldi galda ateatzen zen bazterreaino.
Eta «Geldi!» oihu itea zienean sue ziriketzen beiko zulo batean ari zen gizona aurreatzen etzaio bada «Jainkoari eskerrak!» oihu inez, pozez bete balu bezela?
Berez atea etziteken malkor tarte batean eltzea eosten ari zen gizona. Beak esan zien han bertan nonbat ere upatuko zuila lokarrien bat eta botatzeko atera zedin. Berez ateatzeko agintzen dioi gizaiek, baino eztitekeala esaten die agirin zegon bezela. Bota zioin ba gizaiek lokarriet, eta harri helduta belaxe atea zuten berengana. Galdetzen dioi bere izenez t’ark belaxe esaten die, ta bertako herrin etxeik aberatseneko mutile zela.
— Orain sei urte, gau batean -esaten die— lau gizonez inguruturik iatzarri nintzen ohatzean eta galdein zein non zeuzken nere nagusik bere diruk, erakusteko, ganeakoan beartan josi behar nituila ohatzeakin, eta nik inolare ez nien esan nahi izan eta ordun heldu zin lau gizonak, oihu iteko betaik eman gabe batek aoa estali zeen suurreko batekin, ongi lotu zein bearrekin eta ondorin eskuz eta oinez beste hainbeste egin eta honea ekarri ninduin, etxetik jetsi zeinin oinek askatuta, ezpanun esan nai hementxe hil behar nintzela esanda.
Baita ere esan zun, gero milaldiz esanarazi nahi izan zioila, zegoan zulotik aterata, t’ark esan nahi etzielako handi leiza botatzen zuila beti, «Hor hilen ahal haiz» esanez. Eta belaun hezurreausik erakutzi zien, lehenbiziko aldin hara bota zuinin hausi zitzaiola eta bizi behar bazun hain bazkarie beak egin behar izan zula esanez.
Asperturik zeuden gizaiek hoin ipui luzeakin, eta hola liluratu nahien ote zeilen, bildurrik oaindi. Zorrotz-zorrotz galdein zion batek ea non zitun bere launek, zenbat zeen, nor eta nongoak. Bost zeela lapurrek erantzun zien, baino etzekila bakotxeen egizko izenak; gezurrezko eo harren aurrin esaten zituinak, Okerra, Axarie, Atuna, Katagorrie ta Basajaune ziela, non zeenik haik etzekila, harren aurrean eo harpean beti isilik hitz eiten zuila ta gainea hue zegoan zulotik erdik etziela aitzen nahiz goixeo hitz egin.
Gizon hark hain zinez ta garbi hitz eiten zun da, gizaiek nahi ta nahi ez zineztzat eman zioin. T’esan zion:
— Noizko etorriko die gizon hoik?
— Oaintxe etortzeko garaie da —esan zien.
— Isil-isil zaude bada guekin ea heldu dien.
Urdueko sue itzaltzen-itzaltzen hasi zen, d’esan zien gizonak:
— Baino suik ezpadago, zerpait gertatu ote den, eztie sartuko.
Berriz lokarriz lotuta jetsi zuin gizona sei urte igaro zitun baztar zikinea, t’an su eder bat egin zun belaxe ta su ondoan kukuiko jarri zen, gizaiek harpeaen baztarretan izkutatuik zeudela. Luzaro egon zien onela t’etzen ilunpe hartan su txingarran hotsa besteik aitzen. Hola zeudela atakako tartakan zerbaten hotsa aitu zen, da bata besteaen atzetik hiru gizon beltz-beltzak sartu zeen, batek besteari esanez:
— Nora joan ote dituk Atuna t’Axarie?
Zuloan ondoaino urbildu ta oihu in zun batek:
— Bazkarie gertu daukek?
— Bai jaune.
Berehala eseri zeen hiruek harri bakotzeen gainean; bela ezpata motz ta sutunpe bana baztar batea bota ta batek zakuto haundiet atea zun gerrikotik, «Gaurkoa ederra duk» esanez. Beste batek, suurretako haundiet zabaldu zun da bik bine ertzetatik helduz, zakutodune, urre-zilarrezko txanponak zenbatzen hasi zen, gizaiek beren zokotatik bat-batean «Geldi!» oihu inez atea zienean. Diruk bota ta ataka aldea iesi nahien asi zeen, baino gizaiek aurrea ateatzean ikaraz beren eskutaratu zien nora jo etzekiela. Berehala hiruek lotu zituin beetako bati besteak ondo lotuaziz, berak lotu zuin hirugarrena, gizon hue bere zokotik atea, hango tresna guzik eta diruk ere hartu t’itzuli zien seiek goizeko lauetan atea zien herrira, atsaldeko bi ordutan.
Hango oste guzie zai-zai zegoan Martin lapur nagusiei, hiru gizon loturik eta Martin lehengoa irui etzuna ta belaun hezurre ausie ta lotu gabe heldu zela ikusi zuinin. Denak atea zeen galdeginez zer gertatzen zen. Gizai batek dena esan zien, da Martini berari esanarazi zion gertatu zitzion guzie, ta bukatzeko betarik eman gabe, bere nagusik eta herri guziek besotan hartu zuin da herrin erdiko larrainik aundieineaino eramanda denen iritziaz Martin Zintzoa deitzeko beti arri deitzean agindu zuin.
Zortzi egunezko jaiek egin zituin Martinengatik, eta bere nagusik alaba zaharrena eman zion emaztetzat, eta bere etxe guzie beretzat, nagusi gaztetzat jarri zun da. Hogeita hamazazpi urte bizi zan oraindi, sei seme izan zitun, bata bestia baino hobegoak eta Martin zintzoa, beak zionez, behinere Jainkoari nahi aine eskerrak ezin eman zitiolako poz-pozik hil zan jaun maite harri zeruan lurrean hasitako eskarrak emanez betiko irautera.
Hure bezela zintzoak izan gaitezen lurrean, harri lagun egiteko donokian.