(Gaueko hamabiak jo baino lehen, hilobirik hilobi egindako hizketak.)
— Zu, Mikel…
— Kaxo, Domeka!
— Oinordekoak ikusi ete dozuz?
— Ikusi ez? Hori da apaindutia, hori da txindia parra-parra eralgitia! Berbixi ahal ixango beneu!…
— Madarikatu hori! Hemetixek igaro eta ezta hilobi honen aurrian gelditu.
— Zer jazoten yatzu, Andoni, horren umore txarraz egoteko?
— Zer jazo? Hortxe dot semia. Beragaitik ahal neban guztia egin arren, ez da nitzaz behin be gogoratzen.
— Eta bihotzez maite nindubala esaten ete eban emazte gaiztuok?
— Ikasi, ikasi, Joseba.
— Berandu da honezkero ikasteko.
— Antzokirik antzoki eta joko etxietan neugaz ibilten ziran lagunak ikusiko banindube!… Gixon apaintzalia ta guztiz dotoria nintzan, bai, eta orain, ustel eginda, harrek jaten nabe.
— Lo zagoz, Iñese?
— Ez, senar maitia.
— Gure seme-alabarik ikusi ete dozu?
— Bai, errukarriok. Oindino ez dira gugaz ahaiztu! Euren otoiek gozatu eta arindu daustez atsekabiak.
— Euron aldez Urtziri otoi egingo dautsogu.
— Ene bada-ta! Janzkia harrak janda eta ia hondatuta daukat. Honezkero zati-zatika jausten jat.
— Nor ete da hori esaten dauna?
— Hor aurreko hilobian lurralduta dagon gixon doilorra. Lupian be mor-mor dabil zeken ziztrinori, soinekoa urratu eta galduten jakolako.
— Ostera be jaioko banintz, kontu estuak eskatuko neuskioz emakume lotsabako horreri!
— Ikusten dozu, lagun zaharra? Burestunak, lorak, argiak eta eurrez ezarri dauskubez hilarri ganian, baina gure gogoaren aldez otoirik ez.
— Zergaitik ez zeutsen otoirik egiten irakatsi? Hauxe da ba, zure eginen ordaina!
— Nire errukarria! Gau luzia zoritxarreko gabau! Honexek dira oinaze-minak! Honek hezea eta hotza! Luzarorako ixango ete da hau? Noiz amaituko ete da?
(Txodoneko gabeukatzak:)
— Betiko! Inoiz bez! Betiko! Inoiz bez!…
Egun batzuen barru Garbitokitik urtengo ei gara, Donokira joateko.
— Donetsiak ixan bediz gure seme-alaba zintzook!
— Hilobitik urten ahal ixango baneu, etxekoek ezarri daustezan apaingi guztiak ostikoka botako neukez. Nire heriotza baino ez eben gura eta, orain guzurrezko negar-malkoakin datorkidaz! Ut hortik, zitalok!
— Zu, andria, ez dozu gaur burua apaindu?
— Errukitu zadiz nigaz! Ludian bixi nintzanian, emakumerik ederrena ei nintzan, eta orain motz iguingarri nago. Antzikusian (ispiluan) aurpegia ikusiko baneu, lotsaz eta amorruz bigarrenez hilgo nintzake, bai behin!
— Nire irakaspide dongeak entzun eta ikasi ebezanek orain entzun ahal ixango baleuste… Gaiztokirik ez dagola? Bai dago, zoritxarrez. Baina nik ez neban hori sinesten eta betiko galdu naz. Zorigaiztokoak neu ta neure jarraitzaleak!
— Seme-alaben otoyak Jaunagana ekarri nabe. Aintza Jaunari goietan! Donetsia ixan bedi Mirenen errukia!
— jJolastu, atsegindu zaiteze, luditarrok! Lastef etorri beharko dozue guri laguntzen! Eta orduan, belu baina, igarriko dozue astakirtenak ixan zariela!
— Bantzuzu hori? Erestaldia da!
— Bai, antzokietan joten dabenen anotsa da.
— Entzun, entzun, leun eta bigun datorkigun mor-mor hau…
— Kistar zinduak txadonetan egiten dabezan otoien anotsa da.
— Isilik egon, lo egin dagidan!
— Oraingo ohe gogorrian be lotan egongo ete zara, munduko ohe bigunian beti egoten zintzazan lez?
— Ludian, hilobi arteraino, bardineza dago gauza eta toki guztietan. Baina hilobi barruban ez. Hemen, gure etxion, danak gara bardinak. Gora badintasuna!
— Dana da harrokeria! Dana da hautsa, kia, ezereza!
— Nok esaten dau hori?
— Ludian ixan zan gixonik harroputzenak.
— Zenek egiten ete dau kirrisk-karrask hori?
— Hazurrak jaten dagokidazan harrak.
— Hauxe da hats higuingarria!
— Bai, ezta?. Ohitu beharko zendun ba, luzarorako daukazu-ta.
— Esaten neutzun lez…
— Isildu zadiz, gabeko amabiak joten dabe-ta!
(Txadoneko joaliak, astiro eta itun, dan, dan, dan joten dau. Goietan Heriotz-Gotzona agiri da, esku baten segea ta bestian hondar gabeukatza dakazala.)
— Isilik egon, ene mendekuok! Gabeko amabiak dira. Lotara barriro, datorren urterarte. Orduan iratzartuko zaituet, ludian itxi zenduezanak zelan dabiltzan eta zer egiten daben ikusi dagizuen. Ikuskizun horrek poz-atsegina ekarriko dautse onak eta zinduak ixan diranai. Eta, barriz, min-atsekabia, gaiztuai. Danok lotara! Neuk agintzen dautzuet hori!
(Hildegian danak isiltzen dira. Haxia, zugatz-artetik, txistuka dabil. Hilobi ganetako argiak, banan-banan, itzalten dira. Bitartian, txadoneko joaliak azkenengo danbadak joten dauz. Hilen eguna amatuten da, egun barria sortuteko.)