Euskaldunen bikaintasuna, Frantziska Inazia Arrue. Euskal-Erria. Bere gisara moldatutako elezaharra aurkeztu zuen Donostiako Lore Jokoetan Gregorio Arrue itzultzaile ugariaren alaba gazteak, eta “aipamen onragarria” eman zion epaimahaiak, ohar interesgarri honekin: “Azaltzen dituen gertaerak ez dira kondairatiak, ez ere egirudiak. Batzarreak ez dio ematen bestela emango zion gailaldi goientsuagoa”. Bitxia da irudimena zigortzea literaturan. Dakigularik behintzat ez baitzuen besterik idatzi, uste izatekoa da epaimahaiko jaun jakintsuen argitasunak ez zuela askorik animatu idazten jarraitzeko. Gerora Karmelo Etxegaraik idazle bikainaren ezaugarriak aitortu zizkion Frantziska Inazia Arrueri: “D.ª Francisca Ignacia de Arrúe es de quienes más a la perfección manejan la prosa bascongada, no solo por el sabor castizo y la acertada elección de las palabras, sino por algo que importa y vale mucho más: por los giros, por la trabazón, por la manera como se enlazan unas con otras las oraciones, por aquello, en fin, que constituye la índole y el génio del idioma”.
1887
Euskaldunen bikaintasuna, Frantziska Inazia Arrue. Euskal-Erria. Bere gisara moldatutako elezaharra aurkeztu zuen Donostiako Lore Jokoetan Gregorio Arrue itzultzaile ugariaren alaba gazteak,…