1998

Tentazioak, Jasone Osoro. Elkarlanean. “Idazleak bizitza eta eguneroko mundua ikusten dituen bezala erakusten jardun du. Eta hain da zorrotza beronen…

Tentazioak, Jasone Osoro. Elkarlanean. “Idazleak bizitza eta eguneroko mundua ikusten dituen bezala erakusten jardun du. Eta hain da zorrotza beronen ikusmena non sarri askotan gure bihotzaren ispilura begira uzten gaituen, ahur nahiz ganbil, konfesaezinak zaizkigun gure ezkutuko irudien aurrean, unetxo batez bederen, jar gaitezen”. Patxi Ezkiagak, hitzaurrean.

Botoiletan, Anton Luku. Maiatz.

Ezer baino lehen, Arantxa Iturbe. Elkarlanean.

Ipuin berde berriak, Xabier Amuriza, Harkaitz Cano, Edorta Jimenez, Xabier Arzelus, Rafael Castellano, Joxemari Carrere, Amaia Lasa, Antxon Gomez. Eguzki-Zaleak. Aurkezpenetik: “Ipuin berdeak liburuak oso harrera ona izan zuen. Horren lekuko, mila aleko tirada bizpahiru hilabeteren buruan agortu izana. Gainera, idazle batzuek lan berriak eskaini zizkiguten. Lan horiek dira, hain justu, esku artean duzun Ipuin berde berriak honen oinarria”.

Izu zinezkoak, Harkaitz Cano, Edorta Jimenez, Itxaro Borda, Juan Garzia Garmendia, Anjel Lertxundi. Alberdania.