Behin bitan, Imanol Zurutuza. Elkar.
Kontuak, Pablo Sastre. Elkar. “Bertzeren lanetan muturra sartzerik laket ez dudan arren, Pablo adiskideak galdegiten baitit, aitzin solasño bat paratzen diot. Erran nahi nizuke, lehen-lehenik —oharkabeak ez zaitzan harritu— liburu arraro bat eskuratu zaizula”. Mikel Etxebarnek, sarreran.
Soldaduskara joan behar eta joan nahi ez duenaren buruhausteak andere jatorraren eskutik. Mari Karmen Bidezabalek Tene Mujika Lehiaketara aurkeztutako ipuina: hogeita bat ataletan antolatutako noraezeko ibilbidea, emakumezko baten hitanozko gutunketa edo dialogoa interlokutore ezkutu eta mutuarekin. Amets, eldarnio eta oroitzapen, jauzika darama irakurlea detaile batetik bestera gizonezkoen heldutasunik ezak maitasuna ulertizina bihurtzen duten umekeria eta jarrera koldarretan barrena, estilo garden eta ironikoan. Kontakizunaren sena eta idazkeraren indarra.
Mugarri galduen itsumundua, Martin Ugalde. Caja de Ahorros Provincial de Gipúzcoa. Irun Hiria saria.
Allande Elixagarai ligiarraren ixtoriak, Txomin Peillen. Haranburu Editorea. Egileak sarreran: “Gure Zuberoan eta gizarte jakintzaren aldetik trajeriak, pastorala zaharrak, gure bizitzaren lekuko, jakile bezala, utsalak, antzuak, hutsak izan baldin badira, gure komikuan agertzen da jendea bizitzen, borrokatzen, bihurtzen otso baino gehiago azeri”.
Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairen bilduma, Luis Barandiaran Irizar. Txertoa. Egileak sarreran: “Ikastola, ikastetxe, akademia eta beste leku askotan lanean diharduten hainbeste euskal ikasle eta euskarazale gogoan ditudalarik eta haien zerbitzurako, herriko euskaran eta zenbait euskalkitan jasoak izan diren ipuinak hemen euskara batuan eman nahi izan ditut. Lan hori nire adiskide on, euskaltzale argi eta Euskaltzaindiko laguntzaile Isidro Baztarrikak, Estibalizko lekaideak, egin du. Honela bi helburu lortuko ditugu: batetik gure euskal kulturaren iturrietaraino huebiltzea, eta bestetik gure arbasoen euskara gertutik ezagutzen eta erabiltzen ikastea. Eta ipuin horien esakera herrikoia, erraza eta bizia izanik, egia gertatuko da irakurtzerakoan etsegin emanez irakatsiko digutela eta irakatsiz atsegin eman”.