1961

Iltzaileak, Martin Ugalde. Caracas. Andima Ibinagabeitiaren sarrera. “Beharrezkoa genuen euskotarrok ere gudu literatura gartsu bat, eta literatura horri hasiera ezin…

Iltzaileak, Martin Ugalde. Caracas. Andima Ibinagabeitiaren sarrera. “Beharrezkoa genuen euskotarrok ere gudu literatura gartsu bat, eta literatura horri hasiera ezin hobeagoa ematen dio Martin Ugaldek bere ipuin hauekin. Negargarria, baina oraindik euskaldun batek ere ez ditu liburuetan euskeraz eman orduko gertakari deitoragarriak. Mututasun lotsagarrienean diraute oraindik ere”. Venezuelan euskaraz argitaratutako lehen liburua.

Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Itxaropena. “Urri dira euskeraz Amadriaren altzoan bezin liburu onak haurrentzat. Gehiago esango nuke: oraindik zentzunera sartzeke dauden umeentzat ere euskera trakets eta baldarrean egindako liburuak ikusten ditugula”. Juan San Martin (hitzaurrea). “Haziagoek ere, ordea, badute hemen bazka atsegina, neure buruaz neur baditzaket besteak”. Luis Mitxelena (kritika).