1957

Umezurtz aberatsak gabonetan jokatu nahi (Gabonetako ipuin tristea). Gabriel Aresti. Egan. Poetaz egin zuen biografian, “Ipuin honetan adierazten du Arestik,…

Umezurtz aberatsak gabonetan jokatu nahi (Gabonetako ipuin tristea). Gabriel Aresti. Egan. Poetaz egin zuen biografian, “Ipuin honetan adierazten du Arestik, lehenengoz, geroago poesietan izanen duen tematikaren joera, “mailuarena eta biolarena” alegia”, diosku Angel Zelaietak.

Pernando Plaentxiarra, Etxaide’tar Yon. Itxaropena. Juan San Martinek bildutako ixtorioak Plaentxia-Eibarren, Jon Etxaidek taxutuak eta Paulino Larrañagak marraztuak. “Hobe litzake noski, plaentxiatarren grazi berezia gardenago agertzeko, ipuiok Plazentziako euskaran argitara, baina, hortara joko bagenu gipuzkoarrik gehienak ez luke onartuko, Plazentzian mintzatzen den bizkai kutsuko euskera adigaitza baita giputz nagiontzat, eta danok dakigunez irakurlerik gehienak gipuzkerak ditu”.

Euskalerriko ipuiñak, Aingeru Irigaray. Itxaropena. Barandiaranek jasotako ipuinen antologia bat.